ZUHAITZ ETXEAK EUSKAL MENDIETAN
Nork ez du egin amets zuhaitz baten adakeran dagoen txabola batean lo egitearekin? Euskal Herriko mendietan, ametsa bete ahal izango duzu, gaua zerutik inoiz baino hurbilago igarota.
Zuhaitz dotore baten adarren arteko habian gaua igarotzeak askatasun- eta intimitate-sentsazio paregabea eragingo dizu.
Txabola batzuk txorien izenekin izan dira deituak (Elaia, Txantxangorria, Hontza). Beste batzuk berriz, naturaren elementuekin (Eguzki, Ilargi, Izar). Bada Ooooh! izeneko suitea ere, zeinak osagai guztiak biribilak dituen: eskailerak, ohea, mahaia eta 39 m2-ko terraza, 360º-ko ikuspegiaz. Gainera, Europako altuenetakoa da, pentsa.
Basquemountainseko mendi eta zelaietan, ehunka ostatu daude, naturarekin harremanetan lo egitea ahalbidetuko dizutenak: landa-etxeak eta agroturismoak, baina baita motxaileen gurdiak, dorretxeak, komentuak, ukuiluak barne! Ezagut itzazu eta aukeratu zeurea!
PROTAGONISTAK:
Susana 26, Alcalá de Henares
Sara 28, Madril
Noa, 30 Madril
Alberto, 33 Koslada
Marley, 4 hilabete Koslada.
"AMETS BAT BETE DUT. NIRE BIZITZAKO GAURIK ONENA!"
Susana Rivera
Tokiko produktuz egindako gosari batekin esnatu ginen, soka batez etxeraino igota. UNE GOGOANGARRIA izan zen”