EZAGUTU PAISAIA PAREGABEAK
Euskal mendietako lekurik miresgarrienen hautaketa. Gainera, ez da mendizale aditua izan behar haraino iristeko ;)
BISITATU TXOKO
MAGIKOAK
Euskal Herriko mendiek misterioz, historiaz eta tradizioz beteriko lekuak ezkutatzen dituzte.
GORBEIAKO PARKE NATURALA
Euskal Autonomia Erkidegoko parkerik handiena: baso mardulak, haitzuloak, Itzinako biotopoa eta Gorbeiako Gurutze mitikoa.
URKIOLA PARKE NATURALA
Urkiolako santutegia eta Anboto mendiaren gailurra, inguruko mendirik garaienarena, bisitatu ohi dira gehien paisaia zoragarriak eta kontraste handiak biltzen dituen parke honetan.
GOROBEL MENDILERROA
400 metrora bitarteko altuerako desnibela duen harkaitzezko horma izugarria du bereizgarri, zeinak irudi paregabeak sortzen dituen. Hegaztiak behatzeko leku aproposa da.
BURDINAZKO MENDIAK
Paisaia-mota ugari: batetik, muino berdeak, eta, bestetik, kareharrizko tontorrak. Lur azpiko mundu harrigarrian sartzeko aukera izango duzu.