top of page

ZALDIZ

Izan zaitez benetako zalduna

EUSKAL MENDIAK ZALDIZ

Inoiz zaldian ibili nahi izan baduzu baina ausartu ez, hauxe da zure momentua.

Basquemountainsen, bada zenbait ibilbide, bai esperientzia dutenentzat bai lehenengo aldiz egingo dutenentzat ere.

ARGIÑETA

Aukera askoren artean bat, Argiñetako nekropolira zaldiz paseoan joan eta bertan bisita gidatua egitea da. Leku misteriotsu honen historioa ezagutzeko beste modu bat. 

Informazio gehiago >

 

 

 

ZALDIGORRI 

Zaldigorri”, adibidez, 90 km-ko ibilbide egokitu eta homologatua da, bereziki zaldiz ibiltzeko prestatua. Hala, naturaz eta ikuspegi paregabeez beste era batera gozatzeko aukera izango duzu. Ibilbide zirkularra denez, edozein tokitatik has zaitezke. Euskal Herrian ibilbide aitzindaria da, eta Espainiako Hipika Federazioa osatzen ari den katalogoan sartuko da.

Informazio gehiago >

YOGA ZALDI GAINEAN

Basquemountainsen, edozer da posible, baita yoga zaldi gainean egitea ere. Abere hauek ematen diguten bakearekin konektatzeko esperientzia paregabea. Denetik probatzea atsegin duten horietakoa bazara, ez galdu aukera.

Froga ezazu>

Zaldi baten gainean paisaia orok bestelako dimentsioa du. Ibili galopan Euskal Herriko parke natural eta txoko ezkutuenetatik.

PROTAGONISTAK

Sara 28, Madril

Alberto, 33 Koslada

​"BIZITZA OSOAN GOGORATUKO DUDAN ESPERIENTZIA IZAN DA"

Sara Camino

Zaldiz egindako ibilbidean, pribilegiatu gutxi batzuek baino ezagutzen ez dituzten txokoak ezagutu genituen. Basquemountainseko begiraleek ez dute txoko bakar bat ere baztertzen...

Alberto Crespo

Beldur nintzen, zaldian nenbilen lehen aldia zelako, baina ikaragarri gustatu zitzaidan eta ziur naiz berriz egingo dudala.

Sara Camino
ESPERIENTZIA AHAZTEZIN GEHIAGO
bottom of page