URKIOLAN ESKALATZEN
Eskalada egitea gustoko baduzu, Urkiolan ekintza honetarako edertasun paregabea duten hainbat txoko aurkituko dituzu. Umeak zein nagusiak, profesionak edo zaleak, guztientzako ekintza aproposa!
Zure jakite-mailaren arabera, gune desberdinak daude eskalada praktikatu ahal izateko, bai hasi berria bazara, baita profesionala bazara ere. Zure teknika hobetu nahi baduzu, horretarako ikastaroak ere badaude. Zure beharretara moldatzen den ekintza da.
Eskalada
Ekintza erraz eta dibertigarria non eskalatzeko bide sinpleetatik abiatuko zara. Ausar zaitez arkaitzetatik gora egiten askatasun guztiz eta grabitatearen legea menperatuz.
10:00 - 13:00
Ekintzaren kokapena: Hego Untzillaitz (Abadiño, Bizkaia)
Topalekua: Gatzaietako aparkalekua. Google maps-en ikusi
40€
Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte.
ESPELEOLOGIA URKIOLAN
Barneratu zaitez sorpresaz beteriko kobazulo batean eta berpiztu zure zentzumen guztiak. Forma, testura eta kolore aniztasun ikaragarriez gozatuko duzu.
Zailtasun handirik gabeko ekintza da, publiko guztientzako egokia. Galeria txikiz konektatutako hainbat gela igaroko dituzu. Emozioz beteriko momentuak biziko dituzu!
Espeleologia
Naturak, kulturak eta edertasunak bat egiten dute abentura ukitu bat duen jarduera honetan.
10:00 - 13:00
Ekintzaren kokapena: Marko Kobazuloa (Mañaria, Bizkaia)
Topalekua: San Lorentzo Baseliza. Google maps-en ikusi
45€
Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
ORIENTAZIO ZIRKUITUA
Dibertsioa, ikaskuntza eta naturarekin kontaktuan jartzeko aukera batzen dituen esperientzia aurkezten dizugu. Mendialdean ez galtzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko elementuak ezagutuko dituzu, baita lantaldean haritzeko gaitasuna ere, taldekako zirkuitu bat eginez.
Saria zein den? Bertako produktuekin egindako kutxa txiki bat, elkarlanean haritu ostean guztura dastatu ahal izango duzuena. Natura, kirola eta gastronomia batu eta Urkiolako inguruneak ezagutaraziko dizun ekintza da.
PROTAGONISTAK
Olaia 23, Galdakao
Ziortza, 23 Galdakao
"LEHENGO ALDIA IZAN ZEN BAINA GUSTURA ERREPIKATUKO NUKEEN ESPERIENTZIA IZAN DA "
Olaia
Orientazio zirkuitua
Natura, kirola eta gastronomia batu eta Urkiolako barnealdera eramango zaituen ekintza.
09:00 - 13:00 gutxigorabehera
Ekintzaren kokapena: Urkiola
Topalekua: Urkiola Santutegiaren aurrean. Google maps-en ikusi
45€
Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte.