Turismo aktiboaren maitalea bazara eta gustuko baduzu ingurune natural batean praktikatu, mendietara begira eta askatasun sentsazio batez inguratuta, helmuga ezin hobea dugu horretarako. Durangaldea. Gaur egun Basquemountains osatzen duten 5 helmugetako bat da eta euskal mendien bihotzean kokatua dago, non natura eta turismo aktiboa eskutik doazen.
Zatoz gurekin eta ezagutu zure gorputza eta burua aktibatzeko Bizkaiko eskualde honetan egin dezakezun guztia.
ESKALADA
Eskalada gustuko baduzu, Urkiolako Parke Naturalean ekintza honetarako aproposak diren edertasun harrigarriko txokoak aurkituko dituzu. Imajinatzen al duzu zure burua horma hauetara igota honelako ikuspegi batetaz gozatzen?
Ez duzu zertan profesional bat izan behar! Haurrak zein helduak, profesional zein afizionatua izan, denentzako lekua dago!
Zure mailaren arabera, esperientzia honetaz gozatzeko ekintza eta lekurik egokiena aukeratu ahal izango duzu. Hasi-berrientzako hastapen-mailatik hasita, hobekuntza ikastaroetaraino, aurreratuago daudenentzako mailetatik pasatuz.
Neurrira egindako ekintza!
ESPELEOLOGIA
Inoiz sartu al zara kobazulo batean? Zailtasun handirik gabeko jarduera da, ia publiko guztientzat egokia, non naturak, kulturak eta edertasunak bat egiten duten abentura ukitu bat duen esperientzia batean.
Durangaldean, forma, egitura eta kolorez osaturiko mundu oso bat ezagutzeko aukera izango duzu, gela desberdinetan barneratuz eta bata bestearekin lotuta dauden galerietan zehar irristatuz. Zer diozu, animatzen al zara?
ORIENTAZIOA
Mapa, iparroratza eta ingurune naturala. Inoiz orientazio jarduerarik egin al duzu? Dibertsioa, ikaskuntza eta naturarekin kontaktua.
Izan ere, garrantzitsua da mendi inguruneetan orientatzeko kontuan hartu beharko genituzkeen alderdi nagusiak ezagutzea. Horretarako badaude taldekako zirkuituen bitartez, talde-lana eta lankidetza sustatzen lan egiten duten enpresak,
Natura eta kirola, Urkiolako ingurunea sakonetik ezagutzeko jarduera batean elkartuta.
BTT
Eta bizikleta maite duzuenontzat, lasai! Zuentzat ere esperientzia bikaina dugu eta!
Durangaldean txirrindularitzaren inguruan era guztietako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak daude. Ibilbide gidatuak, bizikleten alokairua eta material eta osagaien dendak.
Ingurune naturalaz eta kirolaz gozatzeko modu polita, BTTn ibilbideak eginez. Zalantzarik gabe, eskualde hau ezagutzeko beste modu bat.
ZALDIZ PASEOAN
Inoiz, zaldiekin kontaktua izan eta haiekin esperientzia bat bizi nahi izan baduzu, hauxe da zure unea.
Durangaldean hainbat hipikaren artean aukeratu ahal izango duzu, eta horien bidez ibilbide gidatuak egin. Imajinatzen duzu animalia eder horien bizkar gainean Oiz mendiaren magaletik, Elorrioko inguruetatik edo Urkiolako Parke Naturaletik ibili?
Ikusten duzunez, turismo aktiboko jarduera askoz gozatu dezakezu Basquemountainseko eskualde honetan, ingurune natural paregabean bizi ahal izatearen abantailarekin.
Jarduera hauei eta beste batzuei eta eskeintzen dituzten enpresei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Basquemountains-eko web gunea bisitatzera edo hurrengo estekan klikatzera gonbidatzen zaitugu.
ADI!
BILBAO BIZKAIA TURISMO BONUEN berri duzu?
Horiekin % 50eko deskontua izango duzu lehen aipatutako turismo aktiboko jarduera batzuetan. Sakatu hemen eta bilatu zure esperientzia!
Comentários