Kantauri Fest jaialdiaren 3. edizioa antolatuko da aste honetan Zierbenako portuan. Ekitaldi hau, Bizkaiko itsasontzi tradizionalen festa famatuena eta handiena da. Urriaren 5ean eta 6an, Zierbanako portuak dozena bat itsasontzi, txalupa, batel eta traineru jasoko ditu. Asmoa? Euskal marinel-esentzia eta kultura tradizionala, itsasoan zein lehorrean, jendeari hurreratzea.
Bestalde, ontzi tradizionalen erakustaldiaz aparte, Kantauri Festan aktibitate desberdinak burutzen dira. 2018ko edizioan; ontzi tradizionalen errepliken eta arotzen tresnen erakusketak, Terranova txakurrekin erakusketa-probak eta argazki-esposizio desberdinak nabarmendu ziren. Hori guztia, Kantauriko itsaski eta Enkarterriko txakolin gozoenaz maneatuta. Urte honetan zer antolatuko duten jakiteko jakingura?
Elkarren segidako 3. urtean, Zierbenako herritarrek Bizkaiko ontzi tradizionalen kontzentrazio-deirik handiena jasoko dute portuan. Tailer, lehiaketa eta erakusketa desberdinen bidez, azaldutakoak euskal marinel-ohiturekin konektatzen lagundu nahi dute. Eta aurten, denak emango dute!
NOIZ OSPATZEN DA?
Kantauri Festa, 3 urteetan zehar, urriko lehenengo asteburuan antolatu izan da eta, aurten, urriko 5ean eta 6an. Larunbateko aktibitateak goizeko 11:00tik arratsaldeko 20:00tara arte bananduko dira eta igandean, berriz, 15:00etan bukatuko dira.
NON OSPATZEN DA?
Benetako marinel-arimaz bustitzeko eta herritarrek prestatutako aktibitate guztietan parte hartzeko, Zierbenako portura heldu behar zara. Bilbotik bidaiatzen baduzu, portutik 20km-tara egongo zara. Gasteiz edo Donostiatik etorriko zareten guztiek, 80km eta 120km-tara egongo zarete hurrenez hurren. Azken horiei, zorionak. Euskadiko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izango duzue, kostaldeko xarma handienetako portura heldu aurretik.
ZER AURKITUKO DUGU?
Nahiz eta Kantauri Festa sekulako ontzi-tropagatik famatua izan, Zierbenako auzoak bere publikoa ongi ezagutzen du eta aho bete hortz gelditzeko dozena bat aktibitate antolatzen dute. Aurten; dohaineko aktibitateak, gazteentzako tailerrak adibidez, eta izen-emateko zabalik dauden Step-Board eta Big Sup gidatutako ibilbideak aurkitu ditzakegu.
Kantauriko ardoetan zehar zentzuen ibilbide bat antolatuko da ere. Zentzuak lantzeko eta ardoen xehetasunak ezagutzeko aukera ezin hobea. Halaber; ardo, hegaluze eta muskuiluaren arteko konbinazio egokienak zeintzuk diren ezagutu ahal izango duzu prestatuko duten dastaketa solidarioan.
Aurtengo indargunea domekak 6an izango da. Itxasdive urpean igeri egiteko klubaren eskutik, itsas hondoaren garbiketa bat egongo da. Itsas hondakinen jasotzearen ostean, gaur egungo itsas kutsadurari buruzko aurkezpena egingo da. Gazte eta helduek informazio eta hausnarketa puntuaz erabili daitekeen ekimen bikaina.
Gogora ezazu aktibitate guztiak eguneroko erakusketa, ontzien desfile, estropada eta artisautza erakusketaz lagunduta egongo direla. Eta orain, amaiera bikaina eman nahi diozu asteburuari? Anima zaitez lagun edo familiarekin marmitako lehiaketan parte hartzera. Senide edo lagun minekin arratsalde pasan, lekuko ardo zaporetsuekin eta gainera, 400€ irabazteko aukerarekin!
ZELAN EMAN AHAL DUT IZENA?
Orain, joateko gogoaz utzi dizuguela, ekitaldiaren web orria https://www.kantaurifest.com/eus/ bisitatzea tokatzen da egitarauan aipatzen diren aktibitateen artean gustukoenetan izena emateko. Hautaketa zaila izango dela egiaztatu dezakegu beraz, lehenbailehen egin eta aktibitate guztietan izena eman ezazu!
Comments