top of page
Buscar
Basquemountains

ENKARTERRI CONCEPT STORE

Actualizado: 22 abr 2020


Enkarterriko zati bat Bilboko bihotzean. Horrela deskribatu daiteke Bilboko erdigunean kokatuta dagoen eta made in Enkarterri produktuak saltzen dituen denda hau.


Sorpresaz beteriko denda


Beharbada, kanpoaldetik pasatuz gero ez zara denda txiki honetaz ohartuko, horregatik, lekuko denden erakusleihoen karteletan arreta jartzea gomendatzen dizugu. Kasu honetan, letra handiz “Enkarterri Concept Store” aurkituko duzu. Despistatuentzat, denda Alameda Urquijo eta Iparragirre kaleen arteko bidegurutzean jarrita dago, Azkuna Zentroa eta Bizkaia Plazatik hurbil.


Dendaren tamaina handia ez izan arren, delicatessen produktu aukera asko eskaintzen ditu barrualdean. Gehienak Enkarterrikoak eta, nola ez, artisau eta ekoizle txikiek egindakoak dira produktu guztiak. Gainera, zer erosteko zalantzak edo zailtasunak badituzu ez zaitez arduratu, Estelak eta Marisak primeran aholkatuko dizute.



Estelak komentatu zigun bezala, produkturik arrakastatsuenak Artzentaleseko Herriko Eztia, Karrantzako Matxako okindegiko pastak eta Lonberako hestekiak dira. Estelak zioenez, Lonberako hestekien artean tripakiak eta solomoa gozoenak dira.





Ogia


Begirada bizkor bat bota ondoren, produktu deigarriena ogia dela ikusi dezakegu. Benetako irinarekin landutako ogi biribilak, denbora pasatu arren bigun irauten dutenak. Ogi biribila bazkaltzeko osagarri ezin hobea da, baina hala ere, gurina eta azukre edo tomate eta olioarekin gosaltzea gomendatzen dizugu.

Ogi zale handia bazara, adi egon! Irin bereziekin (semola, arto edota zekala) landutako ogiak eskatzeko aukera baituzu! Egin behar duzun gauza bakarra, eskaria aurreko egunean egitea da.


Sasoiko produktuak


Hesteki, gozoki eta eztiaz aparte, Enkarterri Concept Store-n ortuko produktuak ere aurkituko dituzu, batez ere, uztaila eta urria bitartean. Sasoi honetan, produktu zaporetsuenak uztatzen dira, tomatea eta piperra adibidez. Baina Zallako tipula famatuaren atzean bazabiz lasai egon, urte osoan zehar saltzen baitute!



Gure artzainen altxorra


Enkarterriko produktuen denda batean, ezin dira Bizkaiko esnea eta gurina bezalako esneki gozoak falta. Dena den, benetan nabarmentzen den produktua gure artzainek bertako ardien esneaz ekoiztutako gazta da.


Enkarterriko Txakolina, Bilboko Gildak


Txakolina Enkarterriko behar-beharrezko bat da, gure ardo zuri internazionala. Edari honekin batera hartzeko, gilda aukera hobeezina da, gainera, dendan ere erosi daiteke. Bilboko gosegarri hau ezagutzen ez baduzu, Euskadiko ohiko pintxoa dela esan behar da, eta azeituna, antxoa eta piparra bat zotz batean sistatzea bezain erraz prestatzen da. Bere sekretua? Produktu bakoitzaren kalitate ezin hobea.


Dendan saltzen dituen gildak Enkarterrikoak ez badira ere, bertakoak bezain goxo daude.


Jateko aukera asko baina 100% Enkarterrikoak


Enkarterritik ez datozen, baina bezeroen artean arrakastatsuak diren produktuak ere topa ditzakezu. Garagardoa horietako bat da. Dendan 2 mota desberdin aurki ditzakezu: Laugar (Gordexola) garagardo iluna eta argia eta Maiken Brewery-k (Balmaseda) eskaintzen duen aukera bereziagoak.



Postrerako Katxoko (Balmaseda) txokolateak ditugu. Horien artean, mota bereziak ere aurki ditzakegu, adibidez, txokolatea esnearekin, erregaliza eta bioleta edo txokolate zuria zitriko eta gatzarekin. Ausartuko al zara?



INFORMAZIO GEHIAGO



Ordutegia:


Astelehenatik ostiralera: 10:00-14:30 eta 17:00-20:15

Asteburu eta jai egunetan: 10:00-15:00


Helbidea:


Alda. Urquijo, 40 - Bilbao




179 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

Comments


bottom of page