Ezagutzen al duzu Areatzako “Guardia Zibila” bizkotxoen istorioa?
Has gaitezen hasieratik.
Areatza arrazoi ekonomiko bategatik sortu izan zen. 1338.urtean, María Díaz de Harok hiribildu hau eraiki zuen Barazarreko mendatetik kostaldera joaten ziren merkantziak kontrolatzeko. Erabaki honen aitzakia, inguru horretatik garraiatzen ziren salgaiak babestea zen baina, helburua? “Ona” ezizena zuenak, Areatzatik igarotzen ziren merkatariei muga-zergak inposatzea bilatzen zuen.
Aipatutako gune estrategiko horretan sortzeaz gain; XVI. mendean, aberastasun-tasa igo zuten dozena bat burdindegi sortu ziren bertan. Geroago, herriaren erditik ibiltzea saihesten zuen bide berri baten eta Arratiako tranbiaren eraikuntzaren ostean, Areatzako hiritarrek bisitariei zuzendutako dendak eta ostatuak sortzen hasi ziren. Hiribilduak turismoa jasotzen hasi zen.
Areatzako herria erraz sartu zen turismoaren sektorean; turismo termalean hain zuzen ere.
Gorbeiaren mendi-hegalean kokatutako bainuetxearen irekierak, udalerria berpiztu zuen giltza izan zen. Garai hartan, turismo termala garrantzi handikoa zen, aristokraten artean batez ere, eta Areatza, zalantzarik gabe, aukera horretaz baliatu zen bere ur sufretsuak eta Gorbeiako aire sendagarriak eskaintzen.
XX.mendeko azkenengo urteetan, herri hau Arratiako merindadeko hiriburu eta merkataritza-gunetzat hartu zen.
Xelebrea zen asko; ganadu-feria, denda eta, batez ere, gozotegien artean Guardia Zibilaren kuartel nagusi bat kokatuta egotea. Baina, zein zen benetako bitxikeria? Egia esan, toki honen berezitasuna bere gozoki famatuen eskutik dator, herriko gozogile batek jendarmeen trikornio itxura zuten bizkotxoak egiten hasi zen eta.
Laster, bertako gozotegiak bizkotxo hau Areatzako ezaugarri bilakatu zuten; Markinako kokoteak, Tolosako teilak edo Santiagoko malbabiskoak bezain famatuak bihurtuz. Hain ezagunak ziren bizkotxoak, non jende ospetsua ere Areatzara hurbiltzen zen gozokia dastatzeko, adibidez, Athletic Clubeko jokalariak beste hiriburuetan jokatu eta gero.
Geroago, Gerra Zibilaren ostean, nahiz eta langile askok ohitura berpiztu nahi izan, bizkotxoen produkzioa oso azkar gainbeheratu zen. Hala ere, urte batzuk igaro ondoren; Victor Sierrasesumagak, Areatzako antzinako gozogile baten semeak, eta Ipizki Taldeak ikono gastronomiko hau hiribilduari itzultzea lortu zuten.
Orain, mokadu berezi honen istorioa ezagutzen duzunez, zure ahosabaiak eskertuko dituen 2 aukera dituzu. Lehenengoa, Areatzako Zamakona okindegira hurbildu eta bertoko kaleetatik ibiltzen zaren bitartean, jateko hau dastatzea da. Gainera, Gorbeiatik bertatik datorren aireaz birikiak bete ahalko dituzu!
Bizkotxo hau dastatzeko bigarren aukera, amantala bat erosi eta sukaldea zikintzeko prest egotea da. Bai, hemen duzu Areatzako gozogileen sekretua:
GUARDIA ZIBILA BIZKOTXOAREN ERREZETA (18 ale)
· 12 arrautza, 250gr azukre, 250gr irin eta gurina
Bizkotxoa:
1. Gorringoa eta zuringoak banandu
2. Gorringoak 125gr azukreaz iraindu
3. Zuringoak elur-punturaino irabiatu eta 125gr azukre erantsi
4. Irabiaki biak nahastu eta irina gehitu ezazu
5. Kraft papera erabili xafla luzeak egiteko, irabiakia bota eta… labera!
6. Eginda daudenean, hiruki itxura eman eta gozokiak zatitu
Bainua:
1. ¼ litro zuringo eta 600gr azukre nahastu
2. Iraindu ezazu zuri kolorea lortu harte
3. Bizkotxoen alde batean zabaldu eta labean sartu
4. Berdina egin ezazu beste aldetik
Comments