top of page

OTZARRETA

Baso xarmatua

PAGADI PERFEKTUA EUSKAL MENDIETAN

Otzarretako pagadia (Zeanuri) Euskal Herriko toki magikoenetakoa da, baita argazki gehien egiten diren lekuetako bat ere. Enbor sendoko eta sustrai handiko ehun urtetik gorako pagoak ikusiko dituzu, paraje osoa hartzen dutenak, goroldioaren berdearekin batera.

Pagoen adarrak horizontalean hazten dira, baina bada berezitasunik pagadi honetan atentzioa ematen duena: pagoek forma “bitxia” dute, adarrak indarrez  hazten baitira zerurantz. Orain del 50 urte baino gehiago, pago hauek kimatu egiten ziren, egurrarekin ikatza egiteko. Modu iraunkorrean egindako jarduera tradizionala zen.

Egun, pagadi babestua naturako irudi ederra da, urtaroaren arabera aldatu egiten dena. Goza ezazu naturaren ikuskizun honetaz eta begiratu adarrei zerurantz argi bila doazela. Gainera, zorte apur batekin, Basajauna ikusteko aukera ere izango duzu...

"HAIN TOKI PERFEKTUA DA, EZINEZKOA EMATEN DU EXISTITZEN DENIK ERE".

Susana Rivera

PROTAGONISTAK

Susana 26, Alcalá de Henares

Sara 28, Madril

Noa, 30 Madril

Alberto, 33 Koslada

Marley, 4 meses Koslada.

UGUNAKO URJAUZIA

Hori guztia nahikoa ez baduzu, hurbil bada beste ezusteko bat: Ugunako ur-jauzia. Ez da munduko ur-jauzirik handi eta ikusgarriena, baina toki magikoa da, uraren soinua entzuteaz batera estresa desagerrarazteko modukoa. Izugarri gustatuko zaizu!

UGUNA
NOLA IRITSI OTZARRETARA

Baso eder hau Gorbeiako Parke Naturalean dago. N-240 errepidea (Bilbo-Gasteiz) hartu behar da, Legutioraino. Barazar gainera iritsitakoan, 38,5. kilometroan (gasolina-zerbitzugune batzuk daude bertan), eskuinean dagoen hormigoizko bidea hartu behar da, zerbitzugunea baino lehentxeago. Bada “Gorbeiako Parke Naturala” dioen kartela. Jarraitu hormigoizko bide horretatik eta, kilometro batera, bidegurutze batera iritsiko zara. Hartu ezkerreko bidea eta jarraitu zuzen Otzarreta alboko aparkalekuraino.

NOLA IRITSI UGUNARA

Ugunara iristeko ere, N-240 errepideko 38,5. kilometrora iritsi behar duzu. Barazar gainera iritsitakoan, “Gorbeiako Parke Naturala” dioen seinaleari jarraitu behar zaio, hormigoizko bidetik. Kilometro batera, gutxi gorabehera, bidegurutzea atzean utzi, eta Saldropoko hezeguneko aparkalekura iritsiko zara.

Autoa hortxe utzita, eskuineko mendi-bidea hartuko dugu, “Zeanuri” dioen egurrezko kartelaz adierazia. Mendi-bide horretan aurrera, kilometro eta erdira, pinudi bat atzean utzi eta gunea soiltzen hasten denean, ezkerrerantz ateratzen den seinaleztatu gabeko bidea hartu behar da. Bide horri 10 bat minutuz jarraituta, bihurgune batera iritsiko zara, nondik pago batzuk ikusiko diren. Hortik behera jaitsi, eskuinetik, eta bost minutuan ur-jauzira iritsiko zara.

i

INFORMAZIO GEHIAGO

Gorbeiako Parketxe 

Gudarien Plaza z/g

Areatza (Bizkaia)
T. 946 739 279

parques.naturales.protegidos@bizkaia.net

"Hurbil zaitezte Saldropoko hezegunera, ikusgarria da eta"
Noa Guzmán
EZAGUTU PAISAIA HARRIGARRI GEHIAGO
POZUBALTZ

POZUBALTZ

RELUX ARKUA

RELUX ARKUA

MAROÑO

MAROÑO

POZALAGUA

POZALAGUA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

BURDINAZKO MENDAK

BURDINAZKO MENDAK

NERBIOI UR-JAUZIA

NERBIOI UR-JAUZIA

BARNE-ITSASOA

BARNE-ITSASOA

bottom of page