NERBIOIKO PARKE LINEALA
Parkea Nerbioi ondoan hedatzen da, eta modurik originalenetako bat da Aiaraldea ezagutzeko. Osteratxoak Laudio eta Amurrio batzen ditu. 8 km-an zehar, askotariko sorpresak topatuko dituzu: historiaz beteriko baserri eta errotak, garai baten garrantzizkoak izan ziren industriak, eta pasealeku ondoan amaitzen diren zuhaitz hostotsuetako basoak.
Baina, ibilbide honetan ezer berezirik bada, zalantzarik gabe bertako pasarelak dira, ezinbestekoak direnak hainbat lekutan ibaia zeharkatzeko. Batzuetan, kolore biziko plataforma modernoak zeharkatu beharko dituzu; beste batzuetan, aldiz, zubi erabat tradizionalak gurutzatuko dituzu.
Ez kezkatu ibilbidearen zailtasunaz, familia osoak egin ahalko du-eta! Ibaiaren paraleloan doanez, ia gorabeherarik gabeko bidezidorra da, oinez zein bizikletaz egin daitekeena. Gainera, oso ongi seinaleztatua dago; beraz, ez izan galtzeko beldurrik, ia ezinezkoa baita.
AMURRIOTIK HASITA:
Ibilbidea Amurrion zein Laudion has daiteke. Amurriotik hastea erabakitzen baduzu, alemaniarren antzinako eskolara hurbildu beharko duzu, Zamora Zelaian. A-625 errepidean desbideratzea topatuko duzu, Salbio pasatu eta berehala.
LAUDIOTIK HASITA:
Ibilbidea Laudion hasi nahi baduzu, abiapuntua Santa Kurutz parrokia izango da, Gardea auzoan. Elizaren parean, Nerbioi Ibaia zeharkatuko duzu Gardeako zubian barrena, eta berehala eskuinetara egin beharko duzu, ibaiaren ondo-ondoan dagoen zidorra ikusteko. Horixe da bidea!

INFORMAZIO GEHIAGO
AMURRIOKO TURISMO BULEGOA
Alday, 1 - baxua
945 39 37 04
LAUDIOKO TURISMO BULEGOA
Lamuza parkea z/g
oficinadeturismo@laudiokoudala.net
944 034 930