top of page

MUÑATONES GAZTELUA

turismo rural en el pais vasco

GOTORLEKU BANDOKIDE BEREZIA

Asalduzko garai bateko urteetan bandokideen arteko borrokek Euskal Herria suntsitu zuteneko testuinguruan sortu zen Muñatones Gaztelua XIV. eta XV. mendeetan zehar  eraikitze prozesu luze baten ondoren.

Bizkaiko ondare arkitektonikoaren ale nabarmenetakoa da; horregatik, bere aparteko balio historikoa eta kontserbatutako aztarnen garrantzia ezagututa, Monumentu Multzo izendatu zuten.

Izan ere, haren kanpoko harresiengatik gaztelu kalifikazioa duen Bizkaiko dorretxe bakarra dugu. Gainera, gure historiaren pertsonaia berezienetako bati loturik dago, Lope García de Salazar ahaltsuari, hain zuzen ere; arma eta letra gizona berau, eta, Bienandanzas e Fortunas idazlan entzutetsuaren egilea.

Gotorlekuaren hasierako lanak 1339 urtearen inguruan egin ziren eta Juan López de Salazar eta Inés de Muñatones senar-emazteari zor zaizkio.

Torre_Muñatones_(Xabier_Armendariz)_(1)

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Erreserbatu zure sarrera eta bisita ezazu Erdi Aroko gotorleku hau.

Igandeeran 11:00etan eta 13:00 etan.

Leku mugatuak!

CASTILLO DE MUÑATONES

Barrio de San Martín. 

48550 Muskiz (Bizkaia)

i

FERRERÍA EL POBAL

Tel.: 629 271 516
E-mail: elpobal@bizkaia.eus

GAZTELUA eta BURDINOLA

 

El Pobaleko Burdinolak lotura zuzena du gotorleku bandokidearekin. Izan ere, Ochoa de Salazarrek, Lope García kronistaren iloba berau, eraikiarazi zuen burdinola XVI. mendearen hasieran eta haren ondorengoek izan zuten, ia-ia 200 urtean zehar, burdingintza-negozioaren jabetza. 

Monumentu bietara –gaztelua eta burdinola– baterako bisitak Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak, baina osagarriak, erakusten ditu. Oroitzeko ahalmen handiko lekuak dira biak,  eta euren bitartez landa-nobleziaren bizimoduaz batera haren boterearen oinarri ziren aberastasun iturriak ere ezagutuko ditugu.  

i

FERRERÍA EL POBAL

Tel.: 629 271 516
E-mail: elpobal@bizkaia.eus

Aprovecha y acércate a Pobeña, donde comienza el Paseo de Itsaslur: 2 km por la orilla del mar, con unas vistas espectaculares.
BasGallarGald2018-143.jpg
bottom of page