top of page

KEXAKO MONUMENTU MULTZOA

turismo rural en el pais vasco

IBILBIDE DOTOREA ERDI AROAN BARRENA

Aiarako Jauna izan zen, Erdi Aroan, Arabako pertsonaia distiratsu eta ospetsuena. Bada, bere etxeko ateak zabalduko dizkigu Kexaan, Euskal Herrian hain garrantzitsua izandako leinu horren altxorrik handienak ezagutzeko.

Gaztelako Erresumako kantzilerra ez ezik (egungo lehen ministroaren antzeko kargua), Petri Lopez Aiaratarra poeta, lau erregeren kronikaria, gerlaria, errege-aholkularia eta Pizkundearen defendatzailea ere izan zen. Alegia, XIV. mendeko ikur handienetakoa. 

ONGI ETORRI AIARAKO JAUNAREN ETXERA

Elkar aurkeztuta, bada garaia Aiarako Monumentu Multzora sartzeko. Jauregi gotortua, moja domingotarren komentua, San Joan Bataiatzailearen eliza eta Adatsaren Ama Birjinaren dorre-kapera bereiz daitezke bertan, muino berde leunez inguratuta. Horiek guztiek koadro perfektua osatzen dute.

Dorre-kaperaren behealdea bisitatzea ezinbestekoa da. Bertan aurkituko dituzu Aiaratarren hilobiak, alabastroan zizelkatuta. Euskal Herriko egurrezko hilobi bakarrak dira, izan ere, garai hartan harrizkoak egin ohi ziren. Errepara iezaiozu oheburu osoa hartzen duen erretaula gotikoari: irudi koloretsuek txunditu egingo zaituzte.

Erlijio-Arte Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu, Aiaratarren altxor eta oroigarriak ikusteko. Horiek eta Monumentu Multzoak berak lagunduko dizute halako pertsonaiaren bizimodua irudikatzen.

INGURUNE EZIN EDERRAGOA

Bisitaren ondoren, egin ibilbidetxoa Kexaa ingurutik: paraje isil eta lasaia da, eta baretasun hori Aiaratarrak bisitatzera etortzen ziren soldadu eta jauntxoen zaldien zaratak baino ez zuen urratzen.

PROTAGONISTAK
turismo rural en el pais vasco

Maribel, 48 Burgos.

Ricardo, 50 Burgos.

"Urrunetik, mendi artean galdutako txoko ezkutu bateko tenplua ematen du "

MARIBEL RUIZ

i

KEXAKO TURISMO BULEGOA

Tel.: 945 399 414
turismo.ayala@gmail.com

"Igo dorrera eta gozatu bailara osoaren ikuspegiaz; udazkenean, kolore-ikuskizun ederra da "

Maribel  Ruiz
"Kexaan egon ondoren, txakolindegi batera joan ginen, eta ardo berezi horren sekretuak kontatu zizkiguten.
Ricardo Carvajal
NOLA IRITSI KEXARA

A-624 errepidean Artziniegarantz zoazela, Arespalditza atzean utzi, eta Kexaarako ezkerreko bidea hartu behar duzu.

%100 GEUREAK DIREN TXOKO GEHIAGO
bottom of page