KAYAK URRUNAGAKO URTEGIAN
Murgildu zaitez kayakarekin Urrunagako urtegian eta zeharkatu ezazu bertako ingurune naturalaz gozatzen duzun bitartean.
Urrunagako urtegian egin ezazu, Euskal Herriko barnealdeko itsasoetako bat bezala ezaguna. Toki ezin hobea kayak egun bat pasa eta ingurune natural honen edertasuna beste ikuspuntu batetik bizitzeko, uretatik.
Horretarako, kayaka alokatzeko aukera izango duzu, baita formakuntza bat jaso, beharrezkoa duzun materia eskuratu eta zenbait ibilbideen inguruko informazio ezagutzeko ere.
Esperientzia hau 1h, 2h, egun erdi edo egun oso batean bizi ahal izango duzu.
AGROTURISMO ATXARMIN
Kayakarekin horrelako esperientzia bat bizitzeak Gorbeiako txoko honetaz ahalik eta gehien gozatzeko gogoak pizten badizkizu, lo egizu Atxarmin-en. Edertasun paregabeko paraje natural batean kokatuta, urtegi zabal honen aurrean eta ehun urteko haritzez inguratuta, denaz deskonektatu eta aldi berean zure buruarekin eta naturarekin konektatzen lagunduko dizun esperientzia eskaintzen dizu.
Zure egonaldia erosoa eta atsegina izateko beharrezkoak diren erosotasun guztiak dituen eta landagune baten xarma mantentzean duen baserria.
2 logela eta 2 apartamendu ditu, baita naturarekin bat egiten lagunduko dizun lorategi handi eta eder bat ere. Kayak bat alokatu eta Urrunagako urtegia zeharkatzeko eskeintzen duen aukera ahaztu barik.
Imagintzen al duzu ilunabar bat ur horietan?
ERRESERBATU ZURE SARRERA
Alokatu zure kayaka eta gozatu Urrunagako urtegiko ingurune naturalaz!
Maiatzaren 1etik irailaren 30era arte
10:00h - 20:00h
i
AGROTURISMO ATXARMIN
Elosu (Legutio)
Araba 01170 - errepidea A4404
Tel.: 945455087 - 670422524
700 metroko altuera izanik, familian egiteko ibilbide ezin hobea. Bertatik bista zoragarriez gozatu ahal izango duzue ahalegin handirik egin gabe.
Ez zaitez Elosutik joan, EUSKAL ZERAMIKAKO MUSEOA bisitatu eta trebetasunez beteriko ogibide hau lehen eskutik ezagutu barik.
Pena merezi du!