top of page

ITZINA

Euskadiko gailur-lerro magikoa

SORPRESAZ BETERIKO GAILURRA

Honako adjektibo hauek deskribatzen dute hobekien Itxina harkaiztia: ikaragarria, babesgabea eta basatia. Bertako gailur-lerroak 1.100 m-ko hainbat tontor ditu, batez beste. Honakoak dira garrantzitsuenak: Lekanda, Gorosteta, Ipergorta, Altipitatx eta Axkorrigan.

Bere barnean koba, leize eta lurpeko erreka mordoa du, haize indartsuaren zein euriteen higadurak eraginda. Adibidez, Urikobasoko Lezandik 301 m-ko sakonera du, eta Otxabidek (erdiko arrakala handia) eta Lezandik osaturiko multzoak 14 km ditu.

Gorbeia Parke Naturaleko bihotztzat jotzen da Itxina. Haren barnera sartzeko modurik errazena karstaren ipar-ekialdekoa da, 'Atxulaurko begian' barrena. Haitzaren erdian dagoen zulo horixe da Itxinako ingurune magikoan sartzeko pasabidea, betidanik artzain eta egurginek erabilia.

Itxinako bistarik onenak Orozkoko haranetik izango ditugu; gainera, haren benetako neurria ikusi ahalko duzu, beraren pareta bertikal eta garaiak ikusita.

Misterioak ere badu tokirik Itxinan, magiaz eta misterioz beteriko unibertso txiki eta paregabea baita. Bertako kobarik esanguratsuena Supelegor da, Mariren bizilekuetako bat. Marik laminak eta sorginak ditu lagun, eta ekaitz-gauetan denak esertzen dira, suaren inguruan, kobazuloaren 20 x 20 m-ko atari ikusgarrian.

MENDI-IBILALDIAK


Pagomakurreko aparkalekuan hasita, ibilbide polita dugu Atxulaurko begian barrena Supelegor kobaraino.

INFORMAZIO GEHIAGO

OROZKOKO TURISMO BULEGOA

Zubiaur plaza,  z/g

48410 Orozko (Bizkaia)
T. 946 339 823/ 946 122 695

E-mail: turismo@gorbeialdea.com

 

www.gorbeiaeuskadi.com

NOLA IRITSI

Mendigunean sartzeko, prestakuntza eduki behar da, tarte batzuk pikoak baitira. Ez da egokia baldintza meteorologiko eskasekin joatea (lainoa, elurra, horma...), erraza baita galtzea; are gehiago: arriskutsua ere izan daiteke, hango leize- eta zulo-kopurua kontuan hartuta. Bi dira Itxinarako sarbide nagusiak: Orozkoko Urigoiti auzoa eta Areatzako Pagomakurre aparkalekua. Bi kasuotan, gomendagarria da lehenik Orozkoko Museora edo Areatzako Parketxera hurbiltzea. Bertan esango dizute zein den ibilbiderik egokiena zuretzat.

 

ARAMAIO

ARAMAIO

OIZ

OIZ

DELIKA

DELIKA

URBINAKO GAINA

URBINAKO GAINA

GORBEIAKO GURUTZEA

GORBEIAKO GURUTZEA

MIRON

MIRON

KOLITZA

KOLITZA

ITSASLUR

ITSASLUR

BETSAIDE

BETSAIDE

SAIBI GAIN

SAIBI GAIN

bottom of page