Itsaslur Burdinbide Berdea, Bizkaiko kosta-zatirik mendebaldekoeneko amildegietan zintzilik, ikusgarria da. Cobarondik Campomarrerako antzinako meatze-burdinbidearen ibilbidea bihurtu da estalperik gabeko itsas pasealeku garai eta ibilbide didaktiko.
Kantauriar itsasertzaren ikuspegi zabala atzean, industriaren arkeologia-aztarnek aurreko mendeetako meatze-lanak erakusten dizkigute. Hainbat panelek faunaren eta floraren berri emango digute, hala nola algak biltzeko antzinako moduarena eta, nola ez, behialako burdina-meatzeena.
A AUKERA:
Ibilbideak Pobeñako Arena hondartzako aparkalekuan du hasiera, eta 2,2 km-ko luzera du. Ibilbidea kilometro batez luza daiteke, antzinako trenbidearen ibilbidean barrena, Cobaron auzora arte; eta 3 kilometroz, Piquilloko Burdinbide Berdean barrena, Piquilloko antzinako kargatzeko tokiraino, Ontón auzoan (Castro Urdiales, Kantabria).
Oso luzea ez bada ere, ostertz zabal basatiaren itsas urdinek, inguru menditsua estaltzen duten larre berdeek eta amildegi harritsuetako okreek Bizkaiko ibilbiderik gomendagarrienetakoa bihurtu dute.
B AUKERA:
Mugikortasun urriko pertsonentzat, haur-aulkitxoekin datozenentzat, patinatzaileentzat edota txirrindularientzat bada beste aukera bat, hobea, hasierako eskailera pikoak igo behar izan gabe.
Cobaron da Itsaslur Burdinbide Berdeari ekiteko beste puntua. Ibilbide linealaren kontrako muturrean (mendebaldekoan) Juncosako aparkalekua dago. Bertara iristeko, Cobaron auzotik gora egin behar dugu pista batean.
Muskizko auzo honetako kale nagusitik bide zabal batera pasatuko gara, bitan banatuko dena azken etxeak igarota: eskuinekoa Juncosako aparkalekura eta Itsaslur Burdinbide Berdera doa; ezkerrekoak, ostera, Piquilloko Burdinbide Berdera garamatza.
NOLA IRITSI
POBEÑA
Pobeña Muskizko kostako auzo txiki bat; kokatuta dago Barbadun ibaiaren bokalean, Arena hondartza zabalaren mendebaldeko muturrean.
Pobeñako aparkalekuko amaieran bi mundu ezberdin bezain osagarriak diren sarbideak daude: Arena hondartzarako eta Itsaslur Burdinbide Berderako. Ezkerraldeko eraikinen artean dago Itsaslurrerako bidea.
PROTAGONISTAK:
Arrate 26, Madril
Sara 28, Madril
Chus, 30 Logroño
Iker, 30 Logroño
"NATURA ETA MEATZE-IRAGANA; BURDIN ETA GESAL NAHASKETA HARRIGARRIA"
Iker Castillo
INFORMAZIO GEHIAGO
Balmasedako turismo bulegoa
Martín Mendia, 2
Balmaseda (Bizkaia)
T. 946 802 976