Ibilaldia euskal mendietako paregabeko paisaiak ezagutzeko
4 EGUN
TOP lekuak
Betsaide
Pozubaltz
3 gurutzeak
Otzarreta
Urbinako gaina
TOP herriak
Elorrio
Durango
Zeanuri
Nerbioi ur-jauzia
Kexa
Relux Arkua
Pozalagua
Itsaslur
Amurrio
Artziniega
Zierbena
4 eguneko ibilaldi honetan, Basquemountains zokorik sekretuenak eta paisaiarik harrigarrienak ezagutuko dituzu. Amets egitea erraza izango da.
Lau egun ez baduzu jarraian, ez kezkatu. Lasai asko egin dezakezu ibilbidea bi asteburutan. Hemen hasten da abentura!
1. EGUNA
Urkiola
Lehen eguna Betsaidera igotzen hasiko dugu, leku sinbolikoa Euskadiko mendizaletasunarentzat eta EAE-ko 0 km-a. Osteratxoa egin eta gero, indarberritzeko, Elorrioko gune historikoko tabernetan pintxo goxoak dastatzea bezalakorik ez dago. Gainera, zorteko bazaude eta eguraldi ona lagun baduzu, har ezazu bainua Pozubaltzen, Oromiño auzoko osin idilikoan. Arratsaldean,
Urkiolako Parke Naturalera joango gara: hurbil zaitez Hiru Gurutzeetako behatokira, haran osoko ikuspegi pribilegiatuaz gozatzera. Urkiolako Santutegia ere bisita dezakezu; baina ez ahaztu pareko harriari hiru buelta ematea: Kupidorik onena da! Gero, Durangoz gozatzea eta harem Erdi Aroko kalexketan galtzea besterik ez duzu.
Goza ezazu Atxarte haitzartearen eta Durangalde osoaren panoramika ikusgarri honekin. Ikaragarria ilunabarra ikustea bertatik!
Baso itxi batek egingo dizu harrera Oromiño auzoko osin honetan. Leku idilikoa da eta, ez duzu izango bertan sartu-irten bat egiteko zalantzarik.
Argazkilari eta natura maite dutenen paradisua da. Zerura begirako pagadia, sekula ahaztuko ez duzun irudia.
duzu, eta, nola ez, baita bertako produktuak dastatu ere. Egunean egin beharreko beste geldialdi bat barnealdeko urtegiak dira, ibilbide luzea dago-eta egiteko. Gure gomendioa da Paddle surfa egitea, jarduera ezin hobea familian zein lagunekin egiteko.
Azkenik, eguna ongi amaitzeko, ilunabarra ikusiko duzu Urbina Gainean. Uribarri Ganboatik 30 minutu besterik ez da oinez, eta izan ziur bistek merezi dutela: urtegiak ur-putzu txikiak irudituko zaizkizu zeure oinen pean.
Bigarren egunean, Otzarretako baso magikoan barneratuko zara, bete-betean Gorbeiako Parke Naturalean. Bertan paseatzeaz sekula aspertuko ez zaren leku horietako bat da, non bitan pentsatu gabe itzuliko zinatekeen. Ez ezazu arreta gal, Zeanuri zain duzu-eta. Mendietako herri txiki horretan arkitektura tradizionala miretsi ahal izango
Gorbeia
2. EGUNA
Urtegien beste ikuspegi bat, goitik. Mendi, ibai eta hiriak ikusiko dituzu zeure mendean, munduko errege/erregina sentitzeraino.
3. EGUNA
Gorobel
Hirugarren egunean, bestelako paisaia batean murgilduko zara. Mendi-hegal malkartsuak daude 25 km-an barrena, eta babes-harresi piko eta zorrotza dirudite. Gorobel mendilerroan zaude. Bertan, Nerbioiko Jauzi sinestezina ikusi ahal izango duzu, Iberiar Penintsulako ur-
jauzirik handiena. Gero, Amurrion Euskadiko betiko platerak dasta ditzakezu, baina ez zaitez berandutu, oraindik jarduera garrantzitsuenetako bat egin behar duzu-eta: amildegian behera ibili Gorobel mendilerroan. Ausartuko zara?
Eguna biribiltzeko, bisita itzazu Kexaako Monumentu-Multzoa (Aiarako jauntxoen ondare kulturala) eta Artziniegako Erdi Aroko gune historikoa, EAEn hobekien kontserbaturikoetakoa.
Goiko behatokitik ikus dezakezu edo osteratxoa egin eta azpiko aldera iritsi, bertatik ikusteko. Onena, airetik ikustea globoan,
Hau da, ibaietan behera egitea da, rappel eginez nahiz irristaka. Oso jarduera dibertigarria eta aproposa da taldean egiteko.
4. EGUNA
Enkarterri
Azken eguna Karrantza haranean hasiko dugu, Bizkaiko lekurik polit eta ezezagunenetariko bat. Hori guztiori, Armañon Parke Naturalean. Bertan harrizko arku ederra dago, Relux arku edo leihoa, naturaren paregabeko kapritxoa. Zure lehen geldialdia izango da;
Haitzuloan askotariko formak ditugu, estalaktitak, leizeak, zutabeak... Baina, batez ere, errepara iezaiezu estalaktita eszentrikoei, etxeko berezitasuna dira-eta!
Amildegietan zintzilik, Itsaslur burdinbidean barrena osteratxoa egitea, ilunabarraz gozatzen ari zarela, plan ezin hobea da eguna amaitzeko.
bidaian ezin duzu ahaztu Pozalagua haitzuloa (Repsol Gidak “Txokorik Onena” izendatu zuen 2013an). Eta, arratsalde ahaztezina igarotzeko, hurbil zaitez Burdin mendietara. Bertako lakua eta paisaiak ikustean, ezin izango duzu sinetsi bere garaian meatzeak izan zirela. Azkenik, eguna amaitzeko, gure gomendioa da ilunabarra ikustea Itsaslurren, itsas ondoko pasealeku ederrean. Eta, ziurrenik honezkero goseak egongo zarenez, Zierbenako arrain freskoaz gozatzeko gomendioa emango dizugu, Itsaslurretik oso gertu.
Ezagut ezazu ibilbide gehiago