GORBEIA EZAGUTZEKO IBILBIDEAK
Gorbeiako gune natural eta zenbait herrixka hobeto ezagutzeko plana proposatu nahi dizugu, inguratzen duten natura eta biltzen duten historiaz lagundurik.
Bilbo eta Gasteiz-tik 20 minutura besterik ez da kokatzen topagune hau. Euskal Herriko bihotz berdea. Gorbeiako Parke Naturala.
Inguratuko zaituzten gailur handi eta harritsuek nola biltzen zaituzten sentitu. Sartzeko tentazioa izango duzun baso oparo eta pagadiak ezagutu itzazu. Barruratu zaitez herrixketan eta ezagutu ezazu bertakoen bizimodua eta historia.
Zatoz eta Gorbeia ezagutu ondorengo ibilbide gidatuen bitartez.
IBILBIDE GIDATUAK
Gogoan hartu egun eta orduak eta anima zaitez.
Lekuak mugatuak dira!
i
Orozkoko Museoa ere bisitatu al da eta familiarekin egiteko ekintza dibertigarri bat ere eskeintzen du. Ez galdu aukera hau eta informa zaitez!
Gogoan izan euskal mendien ingurune natural preziatuenetariko batean zaudela. Gobeiako Parke Naturala.
Adi egon proposatzen dizkizugun ekintza guztiei eta topera aprobetxatu zure egonaldia!
AREATZAKO HIRIBILDUA EZAGUTZEN
Urriak 21
11:00
Gudarien Plaza (Areatza)
Bonu trukagarria***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
2 euro haurrak (8-12 urte bitartekoak)
8 urtetik beherakoak: doan
***Ibilbidea amaitzean, jo Areatzako The Quiet Corner tabernara eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
DIMA. ANTZASTI MUSEOA: EMAKUMEA ETA EGUNEROKO BIZITZA LANDA- ETA HIRI-ETXEETAN INDUSTRIA IRAULTZAN
Urriak 28
11:00
Antzasti Museoa (Dima)
Bonu trukagarria***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
2 euro haurrak (8-12 urte bitartekoak)
8 urtetik beherakoak: doan
***Bisita amaitzean, geratu museoko Gourmet gunean eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
OHAR GARRANTZITSUA:Antzasti Urkiolako Parke Naturalaren barruko ingurune natural babestu batean dago. Beraz, mesedez, aparkatu ibilgailuak ermitaren parean dagoen aparkalekuan.