EUSKAL MENDIKO GOZOKIAK
Eztitu zure bidaia gozotegiak bisitatuz eta dasta itzazu euskal mendietako berezitasun tipikoak. Hemen baino ezingo dituzu dastatu Berrio-Otxoa Erlikiak edo Guardia Zibil izen bitxiak dituzten gozokiak.
BERRIO-OTXOA ERLIKIAK (ELORRIO)
San Valentin Berrio-Otxoa Elorrion meza-mutil hasitako gaztea izan zen, zeina mundu osoan barrena ibili zen bere fedea predikatzen. Hain izan zen miretsia, ezen gaur egun Elorrioko zaindaria baita, bai eta Bizkaiko patroi-kide ere. Badira bere izena daramaten kale, museo eta gozokia, soilik Errekakaleko Pello Gozotegian dasta daitekeena.
GUARDIA ZIBILAK (AREATZA)
Jatorria ezagutzeko, XIX. mendearen bukaerara jo beharra dago. Garai hartan, Areatza udatiar dotorez beteriko herria zen. Bertako bainuetxearen sonak erakarrita iritsi ziren, Gorbeiako aire onuragarriaz beren osasuna berreskuratzeko prest.
Merkataritza-jarduera bizia zen. 1899. urtean, Areatzan bost gozotegi zeuden... eta Guardia Zibilaren kuartel bat. Herriko gozogile batek egiten zituen bizkotxoen eta trikornioaren arteko antzak eman zion izena gozoki honi. Ospetsu egin zen eta gozotegi guztietan egiten hasi ziren. Horrela, herriko berezitasun bihurtu zen.
Duela 17 urte, Ipizki Talde etnografikoak eta Bitor Sierrasesumaga gozogileak betiko gozoki hau berreskuratu zuten, eta egun ere egiten da Zamakona okindegian (Goikokale 5).
Dasta itzazu munduan bakarrak diren jaki ahogozagarri hauek. Zure ahosabaiak eskertuko dizu!
PROTAGONISTAK:
Sara 28, Madril
Alberto, 33 Coslada
"KONTSERBAGARRIRIK ETA KOLORATZAILERIK GABEAK, GERO!" ".
Sara Camino
"Neure antzera gazia nahiago baduzu, dasta ezazu euskal mendietako betiko gazta: Idiazabal Gazta.”.