top of page

KATILU, PITXER ETA PEGARRAK

Museoa eta buztigintza tailerra 

turismo rural en el pais vasco

EUSKAL ZERAMIKA EZAGUTU

PROTAGONISTAK

Euskal-zeramika gertutik ezagutu nahi baduzu, toki aproposanena da hau. Euskal Herriko zeramika museoaren arduraduna den Blanka urteak joan ahala arte bihurtu den lanbide honen inguruko bitxikeri guztiak azalduko dizkizu.

KOKAPEN HUNKIGARRIA

Euskal Zearmika Museoa, ingurune paregabean aurkituko duzu, Urkiola eta Gorbeia parke naturalen artean eta Euskadi barnealdeko itsas ertzetik gertu, Urrunagako urtegi ondoan, hain zuzen ere. Txoko hoberik bururatzen al zaizu?

​Nola ez, eraikinak bere historioa du. Orain dela  hiru mendeko eltzegintza-lantegia da, bertan Ortiz de Zarate familiaren hainbat belaunaldi lan egin zuten. Tamalez, Urrunagako urtegia eraikitzerakoan eltzegileek beren lehengairik estimatuena galdu zuten: buztina, Material hori hartzen zuten lur guztiak urperatuak geratu baitziren. Hori dela eta, haien lana alde batera utzi behar izan zuten. 

​Zorionez urte batzuk geroago Olleriasera Blanka  heldu zen, eltzegintzaren labea inoiz itzali ez zuen Jose Ortiz de Zarateren eskutik eltzegintza ikasteko asmoarekin.

MUSEOA ETA TAILERRA

1993an Blanka Euskal Herrian zegoen eltzegile labe tradizional bakarra berritu eta mantentzera animatu zen eta egia esan, lan ederra egiten ari da, ziur asko, bere adore eta ardurak zerikusi handia izango dute horretan.

Museoan bertan, antzinako euskal zeramikaren 380 pieza miretsi ahal izango dituzu. Horretaz gain, gaur egungo tailerra bisitatuko duzu, non oso erraza da buztingile bat aurkitzea buru-belarri.

protagonistas.JPG

Aner, 43 Gernika

Aiert, 11 Gernika

“Ez nuen uste tornua yoga egitea bezain lasaigarria izango zenik”

Aner Goikoetxea

EUSKAL ZERAMIKA MUSEOA
Tel.: (+34) 945 455 145
E-mail: blanka@euskalzeramika.com

i

"Eltzegintza tailerraren ondoren urtegietatik paseo bat eman genuen. Ikaragarriak dira!"
Aner 
"Azkenean, eskuak buztinez zikintzeko aitzakia bat!"
Aiert

Eltzegintza tailerra

Larunbatetan 11:00etan

Euskal Zeramika Museoa. Bº Ollerías, 9, 01170 Elosu 

10€

Profesionalengandik ikasteko aukera paregabea. Itsasok, Aitziberrek eta Blankak katilu ezin hobe bat egiteko trikimailu guztiak erakutsiko dizkizute eta zurekin batera euskal eltzegintzaren historian murgilduko dira.

Ekintza hau larunbatetan bakarrik eskaintzen da eta 10 pertsonako gehienezko taldeei.  Edozien zalantza edo galdera edukitzekotan, Blankarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu:

BLANKAREKIN HARREMANETAN JARRI

bottom of page