top of page

MEATZALDEA

Mina Concha II eta Meatzaritzaren museoa

turismo rural en el pais vasco

MEAZULOAK, DINAMITA, PIKOTXA, BAINA BATEZ ERE, BURDINA!

PROTAGONISTA:

Meatzaldea Bizkaiko mendebaldean kokatutako eskualdea da. Orain dela 50 urte oso ezaguna bilakatu zen bere mendiek gordetzen zuten kalitate handiko burdinari esker.

MENDI ETA HERRIAK LURPEKO LABERINTOEN GAINEAN

Trianoko mendietan hainbat meategi zabaldu ziren, haien artean Mina Concha II, garai batean Europako burdin meategi handiena bilakatu zena. Kilometro eta kilometro dituzten galeria asko daude gune honetako mendi eta herrien azpian lurperatuta. Horietako batzuk itsas mailatik 37 metroraino hondaratzen dira, Euskadiko punturik baxuena izatera iritziz.

 

MEATZARITZAREN MUSEOA

Euskadiko Meatzaritza Museoa Mina Concha II-ren alboan aurkituko duzu; berez, meategiren ikuspegi harrigarria eskainiko dizu.  

 

Museoaren alma-materra Carmelo Uriarte da, meatzari ohia eta museoaren sortzailea. Horrek behin baino gehiagotan azaldu duen bezala, proiektuaren lehen hazia iltze batzuen bilketak erein zuen; batez ere, nostalgia zela eta. Denbora pasa ahala, oraimen txiki horiek handituz joan ziren, eta gaur egun meatzaritzaren museoan aurkitu ahal ditugu.

Horri esker museoak, denboran bidaiatu eta euskal industriaren historioan murgilaraziko dizun hainbat soineko, lanerako tresneria, makineria eta antzinako kartelak ditu. Betirako gogoratuko duzun bisita! 

BasGallarGald2018-146.jpg

Alberto 33, Coslada

"BURDINA ETA MEATZAREN INGURUAN DAUDEN ISTORIO ETA PAISAIAK HARRIGARRIAK DIRA".

Alberto Crespo

i

EUSKAL MEATZARITZAREN MUSEOA

Ordutegia:

Asteartea - Asteazkena: 9.00tik-14.00etara eta 16.00etaik-19.00etara (uztaila eta abuztua  20.00etaraino)

Larunbata eta jaieguna: 11.00etatik-14.00etara eta 16.00etatik -19.00etara (uztaila eta abuztua  20.00etaraino)

Igandeak: 11:00etatik-14:30etara

Tel.: 94 636 36 82
E-mail: informacion@meatzaldea.eus

BasGallarGald2018-52.jpg
"Oso hurbil El Pobal aurkituko duzu, oraindik martxan jartzen den erdi aroko burdinola."

Alberto 

Bizikleta gustoko baduzu adi Burdin Mendien Bide Berdeari: Artzentalesetik Muskizeraino doan ibilbidea. Guztiz gomendagarria "
Alberto

EKOETXEA MEATZALDEA - PEÑAS NEGRAS

Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras ingurumenaren informazio eta sentsibilizaziorako ekipamendu bat da, Ingurune honetako historia, flora eta faunari buruz gehiago jakiteko gomendatzen dizugun geldiadia da. Baita bertatik egin ahal dituzun ibilbide guztiak ezagutzeko ere. 

BasGallarGald2018-37.jpg

LABERINTO BAT HARKAITZEN ARTEAN

Ekoetxetik ez oso urrun, "laberinto" izenarekin ezagutzen duten tokia aurkituko duzu. Bere bide estu eta haitz handien artetik ibiltzera bultzatuko dizun edertasun naturaleko tokia. 

Gizakiaren eta naturaren eraginez eraldatutako paisaia da. Kareharriaren goiko partea euriak higatu du (paisaia karstikoa) eta behekaldea burdina ateratzeko zulatu zen. Hori deña eta, paisaia guztiz berezia da.

BasGallarGald2018-59-satu.jpg

ANTZINAKO HERRI BATEN ONDAREA

Meatze ustiapen intensiboak, itzelezko arrastoa utzi dute Triano Mendien ingurunetan. Horren adibide bat Galdames da, non inguruko ibilbideak jarraituz antzineko meatz-herrixka den Sauco auzuneko  arrastoak aurkituko dituzun. 

BasGallarGald2018-110-satu.jpg

MAGDALENAKO KOBAZULOA (edo Urallaga Kobazuloa)

Urtero urtero uztailaren 22an, asko diran La Arboledatik kobazulo honen barruan dagoen bazelizara erromesaldia egiten dutenak. Eskalada eta espeleologia gustoko dutenek ere orduak ematen dituzte kobazulo honen txoko guztiak konkistatu naian. Natura, kirola eta tradizioa batzen diren leku hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

%100 GEUREAK DIREN TXOKO GEHIAGO
bottom of page