XARMA HANDIKO FABRIKA
La Encartada Museoa ez da ohiko museoa, eta inolako konplexurik gabe sar liteke Europako museorik bitxienen artean. Museo bihurturiko fabrika gutxitan bisitatu ahal izango duzu langileen etxebizitza-eraikina edo haien seme-alaben eskola, eta La Encartadan lan egiten zuten beharginen bizimodua bertatik bertara bizi.
Gunean sartu bezain laster, nostalgiak harrapatuko zaitu, eta, ziurrenik, ez da desagertuko bertatik joan arte; beraz, goza ezazu harekin, noizean behin malenkonia-izpiren bat ez baita gaizki etortzen ;)
Duela 25 urte eskasera arte, fabrika bete-betean egon zen lanean, eta Euskadiko industria-iraultza bultzatu eta azkartu zuten fabriketako bat izan zen.
XIX. mendean sortu zenetik, eraikinak eta makineria beren horretan mantendu dira; izan ere, bisitan bertan gidariak azalduko digunez, museoko makinen erdiak ibili badabiltza, zaintza egokiari eta berezko kalitateari esker.
La Encartada Museoak aho bete hortz utziko zaituzten sekretu eta bitxikeria gehiago ditu ezkutuan: zer dela eta ez zuten erabiltzen inguru honetan honen ugaria den ardi latxaren artilea? Nolako garrantzia izan zuen Kadagua ibaiak lantegirako?
Galdera horien eta beste askoren erantzunak gidariak emango dizkizu bisitaldian. Zur eta lur geratuko zara, ziur!
NOLA HELDU
Bilbotik La Encartada Museora iristeko, BI-363 errepidean Balmaseda atzean utzi behar dugu, Burgoserako norabidean.
Helbidea Bº El Peñueco, 11 - 48800 BALMASEDA (Bizkaia) da.
PROTAGONISTA:
Lidia, 34 Tarragona
"EDOZEIN UNETAN LANGILEAK SARTUKO ZIRELA PENTSATU NUEN".
Lidia Martinez
i
LA ENKARTADA FABRIKA MUSEOA
Tel.: 946 800 778
E-mail: laencartada@bizkaia.eus