top of page
Lubakien arteko ibilbidea Laudion

BURDIN HESIA

HISTORIOAN ZEHAR PASEOAN

Burdin Hesia tropa frankistak Bilbon sar daitezen ekiditeko eraiki zen 80km-ko hesia zen. Bertan, bunker, tunel eta trintxerak kokatzen ziren eta nahiz eta hesi hau eraikitzeko baliabide fisiko eta ekonomiko asko erabili, uste baino lehenago erori zen.

 

TRAIDORE BAT ERREPUBLIKAR BANDOAN

Frankoren tropak Bizkaira heldu zirenean gotorlekua bukatu gabe egoteaz gain, diktadoreak aldez aurretik ezagutzen zituen hainbat ahulgune zituen. Burdin Hesia diseinatu zuen Goicoechea ingeniaria izan zen gotorlekuaren plano guztiak hartu eta bandoz aldatu zena, Errepublikari traizionatuz. Goicoechearen istorioa jakinda…¿Nork daki ahulgune horiek gaitzustean diseinatu ez ote ziren?

BURDIN HESIAREN LEHENENGO IBILBIDEA

Gaur egun, Burdin Hesiko trintxera eta bunker asko mantentzen dira, baina Laudio izan da ondare historiko garrantzitsu honi balioa eman dion lehenengo udalerria.

Laudioko Burdin Hesiko ibilbidea Ermuko Andre Mariaren Santutegitik irteten da. Oso ondo seinalizatuta dagoen ibilbide zirkularra da. Guztira 8km pasatxo ditu, horietako 5km gotorleku ospetsuari dagozkionak. Paisaia-inguru ikaragarri batetik igaroko zara eta goiz altzatzea gustuko baduzu, orkatz batekin topatzeko aukera izango duzu.

Ibilbidean zehar karegile, kirikiñausi edota izoztegiak bezalako eraikuntza bereziak aurkituko dituzu, herritarrentzako zein garrantzitsuak izan ziren helaraziko dizuten interpretazio panelekin batera.

Ermuko Andra Mariren Santutegia bera harrituko zaitu, baita Santa Luziaren ermita ere. Ermuko Andra Marin gainera, ura edateko iturri bat dago. Ah! Eta urari buruz hitz egiten hari garela…tradizioak esaten duenaren arabera, haginetako minik eduki nahi ez baduzu, ezin zara ahaztu Santa Luziako ermitan ura hartu eta gertu dagoen Santa Apolonia ermitara eramateaz.

IBILIBIDEAREN INGURUKO INFORMAZIOA

Distantzia: 8,6km

Malda: 524m

Zailtasuna: Baxua

NOLA IRITSI

PROTAGONISTAK
OTZARRETA

Sara 28, Madril

Alberto, 33 Koslada

"ERRAZA DA KONTRAKO  ZUHAITZ ARTEAN ESKUTATZEN DIREN GUDARIAK IMAGINATZEA”

Sara Camino

INFORMAZIO GEHIAGO

AMURRIOKO TURISMO BULEGOA


Alday, 1-bajo

Amurrio (Bizkaia)
T. 945 393 704

 

turismo@amurrio.org

Kotxea hartu eta Laudio herriaren erdigunera heldutakoan, Lezeagabide bidea hartuko dugu non Ermua (Santa María del Yermo), Santa Lucia eta Isusi adierazten duen kartel bat dagoen. Zertxobait aurrerago bidegurutze bat aurkituko dugu. Guk ezkerrekoa hartuko dugu. Ondoren beste bidegurutze bat egongo da. Ermua, Santa Lucia eta Isusirantz jarraituko dugu. Hurrengo bidegurutzean Santa Lucia norabidea hartuko dugu eta bide honetatik  joko dugu errepidea bukatu arte, Ermuko Andre Mariaren Santutegira arte, gure ibilbidea hasten den tokira arte, hain zuzen ere.

IBILBIDE IKUSGARRI
GEHIAGO
DELIKA

DELIKA

PARKE LINEALA

PARKE LINEALA

ITZINA

ITZINA

URBINAKO GAINA

URBINAKO GAINA

GORBEIAKO GURUTZEA

GORBEIAKO GURUTZEA

MIRON

MIRON

ITSASLUR

ITSASLUR

BETSAIDE

BETSAIDE

OIZ

OIZ

SAIBI GAIN

SAIBI GAIN

bottom of page