top of page

Euskadiko mendietako esperientziarik benetakoenak bizitzeko ibilbidea

4 EGUN

TOP esperientziak

El Pobal burdinola, indaba-jana, Kexa, txakolina,  artzain egun batez, landa-eremua, Gerediaga, txuletoia erretegi batean

TOP herriak

Balmaseda

Artziniega

Orozko

 

Otxandio

Durango

Elorrio

EGUNA

4 eguneko ibilbide honek ahalbidetuko dizu euskal kultura eta tradizioak bertatik bertara ezagutzea. Tokiko jendearekin elkartuko zara, haiekin hitz egingo duzu eta, agian, kuadrillaren batean lekutxoa egingo dizute. Ziur baino ziurrago, euskaldun petoa bihurtuta bueltako zara etxera. Eta, jakina, gure gastronomia ederki dastatuta.

Lau egun ez baduzu jarraian, ez kezkatu. Lasai asko bete dezakezu ibilbidea bi asteburutan. Presta zaitez parekorik gabeko kultura bizitzeko!

 

planes en el país vasco
Dia 1 Auténtico

1. EGUNA

Enkarterri

Gure gomendioa da ibilaldi hau Meatzaritzaren Museoa bisitatzen hastea. Gogoan izan Enkarterrin zaudela, meatze-iragan garrantzitsua duen lekua. Zure hurrengo geldialdiak El Pobaleko Burdinola behar luke, Muskiz udalerrian; zuzen-zuzenean ikusi ahalko

duzu errementaria lanean. Bazkaltzeko orduan, Balmasedara joateko gomendioa emango dizugu, putxeran egindako indaba goxoak dastatzera. Ederki gozatuko dituzu! Indabak digeritzeko, Balmasedako Erdi Aroko hirigunean osteratxoa egingo dugu eta Zubi Zaharra (herriaren ikurra) gurutzatu. Ibilbidea eta eguna amaitzeko, ezinbestekoa da La Encartada Museora joatea. Benetako fabrika, museo harrigarria bihurtua. Bisita bukatutakoan, ez ahaztu benetako txapela eramatea!

qué hcer en el pais vasco
turismo rural en el país vasco

Balmasedako Zubi Zaharrean eta Parte Zaharrean barrena ibiltzea Erdi Arora bidaia egitea da, Bizkaiko bizitzan herriak garrantzi handia izan zuen garaira.

Benetako fabrika, museo bihurtua. Bisita itzazu tailerra, eskola eta beharginen etxeak. Irudituko zaizu fabrika edozein unetan hasiko dela lanean.

planes en el país vasco

2. EGUNA

GOROBEL

Bigarren eguna Artziniegan hasiko dugu. Erdi Aroko aztarnen, landa-ingurunearen eta panoramika paregabeen xarma berezia du herri horrek. Ez ezazu utz bisitatu gabe 1.700 m2-ko Museo Etnografikoa. Bisitaren ostean, zoaz Amurriora Likorearen Museoa ezagutzera,

halakoetan bakarra Euskadin. Amurriorako bidean, egin ezazu geldialdia Kexaan eta bisita ezazu haren Monumentu-Multzo ikaragarria. Eguna amaitzeko, Txakolinaren ibilbidea proposatuko dizugu: ezinbestekoa da betiko upategi batean bisita egitea eta mundu-mailan ardo ezagun zuri hori dastatzea.

conocer el pais vasco

Monumentu-Multzo berezia da, bere garrantziagatik eta ongi kontserbatua dagoelako. Bisita ezazu Aiarako Jauntxoaren etxea izandakoa, eta gozatu bertan ezkutaturik dauden arte-obrekin.

Non lo egin
planes en el pais vasco

Ardo berezi hau mahasti eta paisaia ikusgarrietan dastatzeak ederto utziko zaitu. Primerako sommelier bihurtuko zaituen enologo baten eskutik

Dia 2 insolito
Informazio zentroak
Ekintza gehiago
turismo rural en el pais vasco
Dia 3 insolito

3. EGUNA

Gorbeia

Hirugarren egunean mendi artean abiatuko zara, Zeberio herri ezkutura iristeko. Baserriak, errotak eta burdinolak zain dituzu, mendietako bizimoduan barneratzeko baliagarri izango zaizun ibilaldian. Zure hurrengo geldialdiak Orozkoko Museoa behar luke; museoa izateaz gain, informazio-puntua ere bai baita. Eraikin

berean artzainen, egurginen eta ikazkinen betiko bizimodua ezagutzen jarraitu, eta bidaiarako behar duzun informazio guztia bilduko duzu.

Ostera eta gero, Gorbeiako garagardo artisaua duzu egarria asetzeko modurik onena. Dasta dezagun!

Ibilbidean aurrera, Ollerietako Euskal Buztingintza Museora joko dugu. Bertako tailerrean garai bateko piezen erreprodukzioak egiten dituzte, dendan bertan eros ditzakezunak. Egunari bukaera emateko, Otxandio duzu zain, Urkiola eta Gorbeia arteko altxor txikia.

planes en e pais vasco

Zeberioko Ermitabarri auzoa betiko arkitekturaren harribitxia da; baserriak, baselizak, arkitektura gotikoaren adibide bereziak, eta askoz gehiago!

Non lo egin
Gorbeiako esperientziak
planes en e pais vasco

Arakatu, bizi eta berraurki itzazu garagardoaren urrin eta zapore naturalak. Gorbeiako Mendiguneko urarekin berarekin egina.

Artisau-produktuak
Informazio zentroak

paregabeko  gurutzea dago. Gainera, Turismo-bulegoa ere badenez, Durangori buruzko informazio guztia emango dizute. Azokan sartzea ere gomendagarria da: haren arkitektura mirestea eta itsasotik zein baratzetik zuzenean ekarritako elikagai-postuen artean ibiltzea. Hango Parte Zaharrean ibiltzea eta pintxo-taberna batean geldialdia egitea ere ezinbestekoa da; baina pasatu gabe, gaur betiko erretegi batera joango baikara Txuleta jatera. Okelaren ondoren, ezin dituzu Gerediagako bistak galdu: Urkiola mendilerro osoa zure begien aurrean. Arratsaldeko azken orduan, Elorrio eta inguruak bisitatuko ditugu. hango Parte Zaharrean ostera egiteak gogoa piztuko dizu bertako gastronomiako produkturik onenak dastatzeko: odolkia, Berrio-Otxoa erlikiak eta komentuko mojen artisau-gozokiak.

Azken egunari Urkiolako Santutegian ekingo diogu, leku mistikoa eta historiaz betea. Ez galdu Hiru Gurutzeetako Behatokira hurbiltzeko aukera. Mundua oinetan bazenu bezala sentituko zara. Bigarren geldialdia Durango izango da: Kurutzesantu Museoan, hain zuzen. Bertan, edertasun gotiko

Urkiola

4. EGUNA

turismo rural en el pais vasco
Dia 4 insolito
turismo rural país vasco

Baso eta mendien artean dago santutegi itzela, betidanik erromesen babesleku izandakoa. eta bisita beharrekoa Urkiolatik gertu egonez gero.

conocer el pais vasco

Ezagut ezazu San Salbador baseliza, non foruak zin egiten zituzten. Bertan egiten zituen Durangaldeak bere Batzar Orokorrak, eta ikuspegi ederra eskaintzen du tokiak.

Non lo egin
Informazio zentruak
mapa atentica

Ezagut ezazu ibilbide gehiago

Por los más alto de Basquemountains
bottom of page