ARROILA JAITSIERA
PROTAGONISTAK:
Arroila-jaitsiera abentura-kirola da, erreka baten arroilan behera jaistean datzana. Euskal Herriko barnealdea eta bertako mendiak ezin hobeak dira horretarako. Hainbat ibilbide daude, eta gehienak landaredi oparoko lekuak dira, non txoko paregabeak aurkituko dituzun.
Errekaren ibilguan behera jaitsi behar duzu oinez, beti bertikaltasunaren bila. Oso jarduera dibertigarria da, eta onena da esperientzia ez dela beharrezkoa: igeri egiten jakin behar da, hori bai, eta lagunekin, bikotekidearekin edota familiarekin egiteko moduko jarduera da.
Hainbat zailtasun-maila daudenez, beti izaten da ezberdina:
-
Ibiltzea: beti ubidetik kanpo ibiltzea gomendatzen da. Gehiegizko higadura fisikoa saihesteko, alde batetik, eta ubideko bertako animaliak eta landareak babesteko, bestetik.
-
Katuka jaistea: gutxi-asko malkartsuak diren guneetatik jaistea, oinak eta eskuak erabilita. Erabat bertikalak ez diren lekuetan edota jauzi txikiak direnetan, sokarik erabili ezin denean edo salto egin ezin denean.
-
Eskalatzea: arroila-jaitsieran ohikoena jaistea bada ere, batzuetan apur bat eskalatu behar izaten da, aurrera egin ahal izateko edota jaitsiera jarraitzea ahalbidetuko duten guneetara iristeko.
-
Eskubanda: bide horizontalean aurrera egitea, sokaz lagunduta, horma bertikal baten ertzetik, bestela igaro ezinezkoa litzatekeen oztopoa gainditzeko.
-
Rappela: aurrera egiteko teknika arruntagoa, horma bertikala sokaz eta kirolariaren arnesari lotutako jaitsigailuaz lagunduta jaistean datzana.
-
Igeriketa: ur-sakonera gutxienekoa duten tokietan, oinez ibili beharrean, igerian joateko.
-
Txirrista: jaitsialdi askea, sokarik gabe, urak leundutako harrian behera, ur-putzu bateraino. Txirrista erabat etzanda egitea gomendatzen da, lesioak saihesteko.
-
Jauziak: ibilguaren baldintzek ahalbidetzen duten guneetan. Desnibela gainditzea, ur-putzu batera jauzi eginez.
Ziur gaude, probatuz gero, jarduera gogokoenetakoa izango duzula. Anima zaitez!
DOBRA AVENTURA
Dobra Artziniegan kokatzen da, hain zuzen ere Aiara Haranean, Araban.
Telefóno: +34 655 702 889
E-maila: contacto@dobraaventura.com
Ibon 35 urte, Gasteiz.
"ZIUR ERREPIKATUKO DUDALA, GUZTIZ GOMENDAGARRIA!"
Ibon Agirre
Tertangan egin nuen, Amurriotik gertu, eta paisaia zoragarria izan zen. Gainera, Nerbioi ur-jauzia oso hurbil dago.