ONGI ETORRI DENBORA MAKINARA
PROTAGONISTAK
Denboran bidaiatzea gustukoa baduzu, Artziniega Museoa bisitatu beharko zenuke. XIX. mendera eraman eta Aiara Haraneko biztanleriaren egunerokotasuna ezagutaraztera eramango zaituen detaile mordoez beteriko gunea.
Gazteentzat urruti eta ezezaguna den garai batera bidaiatzea bezala izango da. Antzinako bizimodua ezagutu eta gaur egun dituzten gauzak aintzakotzat hartzen lagunduko dien esperientzia.
Nagusientzat berriz amonak kontatutako historioak gogorarazteko, familiako argazki-albumeko irudiak oroitzeko edo garai batean erabiltzen ziren tramankuluak berriko ikusteko aukera emango dizuen esperientzia izango da. ¡Guztiz gomendagarria den bisita, dudarik gabe!
BEHEKO SOLAIRUA
Solairu honen Areto Nagusia izango da iraganera eramango zaituen bidaia hau hasteko puntua. Bertan dauden bederatzi gelen bitartez, garai horretako artisautza desberdinak ezagutuko dituzu. Ehulearen artilea, jostunaren haria, zapatagilearen larrua, burdingilearen burdina, erlezainaren eztia, etxekoak elikatzen zuten ogi eta gazta...Hitz gutxitan esanda, artisautza desberdinei eta aldi berean gizarte xume horretan oinarri ziren pertsona desberdinei loturiko produktuak.
LEHENENGO SOLAIRUA
Eskailera gutxi batzuk igota, XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako kultura, hezkuntza, tradizio eta landa-historiari lotutako beste zortzi gela aurkituko dituzu. Garai hau miatzeko, ikasgela, botika, taberna ere zen denda edo bizartegi baten erreplikak ikusiz baino modu hoberik ba al dago?
GUSTU GUZTIETARAKO ERAKUSKETAK
Museo ondoko eraikinean iraunkor dauden lau gune aurkituko dituzu: Gasteizko Landaluce Zapata-denda, Auto tailerra, Izaki Mitologikoak eta Zinema bizidun tailerra. Museoa bisitatu baino lehen, bertako ekitaldi eta erakusketetaz informatzea gomendatzen zaitugu. Agian interesgarria iruditzen zaizun zeozer aurkituko duzu!
Amaia, 29 Salamanca
Pablo, 30 Salamanca
“Idazmahaiak, bizarginaren aulkia, sukaldeko txapa, likore botilak espartin eta xaboiekin batera...
Benetakoak ematen dute!
Amaia Nuñez
i
"Denboran bidaiatzen duzula emtan du! Bapatean herriko bizargin, botikari edo saltzaile bihurtzen zara. Erreza da garai horretako egun bat imaginatzea.
Pablo Mena
Aprobetsatu Euskadiko hoberen kontsebatzen den Artziniegako alde zaharreko kaleetatik lasai ibiltzeko.
Amaia Nuñez
NOLA HELDU
Bilbotik Artziniega Museora iristeko, Balmasedarantz doan BI-636 errepidea hartu behar da eta gero Artziniegarantz doan BI-2604. Arteko Aldapa, 12, 01474 Artziniega, Araba