BIHUR ZAITEZ EUSKAL MENDIETAKO ARTZAIN
Ba al da esperientzia landatarragorik euskal mendietan barnako bidean artzainari laguntzea baino?
Artzainak bere baserriko atea zabalduko dizu, bere egunerokoan lagun diezaiozun eta Euskadiko gazta zoragarrien sekretuak ezagut ditzazun.
Ikas ezazu artaldea gidatzen, txundi zaitez artzain-zakurraren trebeziarekin eta lagun ezazu Idiazabal gazta egiteko erabiltzen diren ardi latxak jezten.
Garaia baldin bada eta ausartzen bazara, ilea moztu ahalko diezu, eta, arkumerik bada, biberoia eman ahal izango diozu, haur jaio berria balitz bezala.
Egunari amaiera emateko, zer hobea Idiazabal Jatorri Deitura duen gazta ospetsua dastatzea baino! Ekoizleak berak emango dizu, eta gazta honen zapore eta usainen sekretuak kontatuko dizkizu.
Besteren artean, baserri hauek eskaintzen dute esperientzia landatar hau:
IDIAZABAL GAZTAREN LURRALDEA
Gorbeia eta Urkiola parke naturalak erreferentziazko lekuak dira mundu mailan lehen postuetan dagoen gazta honen ekoizpenean. Beraz, badakizu non bilatu jaki ahogozagarri hau.
Gazta batek, Idiazabal izendatua izateko, hainbat baldintza bete behar ditu:
-Modu tradizionalean egina izatea.
-Bertako arraza den ardi latxaren esne gordina erabiltzea.
-Gutxienez 3 hilabetez ontzen uztea.
Dasta ezazu eta ziur ez duzula erraz ahaztuko gazta honen zapore bizia, pittin bat mina eta orekatua. Ardiaren esne helduak ematen dio izaera berezi hori, munduan bakarra egiten duena.
Dastatzeko modurik onena beraren berezko habitatean egitea da, beren baserri edo bordetan ekoizten duten baserritarrekin batera. Gaztaren ekoizpenaren sekretu guztiak kontatuko dizkizute, eta, gazta egin bitartean, horietakoren bat ikusiko duzu. Gainera, nola ez, Euskadiko mendietako paisaiaz gozatzen duzun bitartean dastatu ahal izango duzu. Plan paregabea landa-turismoa maite dutenentzat.
ERRESERBATU
Bizi jatorrizko esperientzia bat eta sentitu zaitez artzain egun batez Atxeta Gaztantegian!
Igandeetan goizeko 12:00etan
Leku mugatuak!
(talde minimoa 4 pertsona)
PROTAGONISTAK:
Aitor, 41 Iruñea
Eli, 39 Iruñea
Maitane, urte 1
Laia, urte
"GURE ALABAK, AZKENEAN, JAKIN ZUEN NONDIK DATORREN ESNEA ;)".
Eli Ballesteros