PLANIFICA
Helmuga
EZEZAGUN bat
Paisaia harrigarri eta arakatu gabeko zokodun helmuga. Gainera, onena da ez dagoela zertan aritua izan, haietara iristeko.
Lagun parrandazaleak, bi belaunaldiko baino gehiagoko familiak, bikote kalekumeak... zarena zarela, zeuk ere goza dezakezu natura ikusgarriaz eta % 100ean ohiz kanpoko mendiez.
kultura
BEREZIA
Izaera eta nortasun handiko jendea, bere lurraz harro dagoena eta hizkuntza bitxia duena.
Euskal herritarrok besoak zabal-zabalik hartuko zaituztegu, eta gure tradizioak, herri-kirolak eta, jakina, gure gastronomia ezagutzera gonbidatuko zaituztegu. Presta zaitez Euskadiko gastronomiaz gozatzeko eta soinean pare bat kilotxo gehiago duzula itzultzeko.
Trukean, esperientzia % 100ean geureak bizi ahalko dituzu.
Helmuga
ARDURATSUA
Jasangarritasuna aspaldidanik da gako-hitza euskal mendietan; are gehiago, Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtean, 2017an.
Basquemountainsen hurrengo 3 ardatzetan jardutzen dugu:
Ingurune-jasangarritasuna
Giza jasangarritasuna
Jasangarritasun ekonomikoa.
Biodibertsitateari eustearen eta berori babestearen alde egiten dugu lan. Basquemountainsen hainbat naturagune babestu dugu: Armañon, Urkiola eta Gorbeia parke naturalak, Itxinako Biotopoa, Uribarri Ganboa urtegiko hezegunea edo Gorobel Mendilerroko Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, adibidez.
Bertakoen eta bisitarien arteko harreman ona da kalitatezko turismoaren gakoa, gero eta globalagoa den eta tokian tokiko esperientzia jatorrak nahi dituen gizarte batean.
Bestaldetik, pixkanaka oztopo guztiak gainditzen ari gara, desgaitasunen bat duten pertsonek ere naturaz goza dezaten. Kontu horretan, AZERI NATURAREN lana nabarmendu nahi dugu.
Euskal mendietako baserritar eta ekoizleen lanaren berri ematen dugu eta jarduerak prestatzen ditugu, bisitariak bertatik bertara ezagut dezan landa-eremua.
Euskadiko mendietako jatetxe eta ostatuek apustu egiten dute 0 km-ko produktuen alde, gure gastronomiaren eta slow food-aren gakoetako bat direlako.
% 100eko bidaiarien bila gabiltza
Gure erronka da Basquemountains helmuga % 100ean jasangarria egitea, eta, horretarako, bidaiari bereziak behar ditugu: % 100eko bidaiariak.
Zu horrelakoa al zara? Bakarrik 5 baldintza bete behar dituzu % 100eko bidaiaria izateko:
1 > Izan zaitez euskal mendien parte. Ez izan behatzaile hutsa, hartu parte jardueretan, egin hitz bertakoekin eta entzun iezaiezu. Edozein eskuorri turistikok baino gauza gehiago dute zuri kontatzeko.
2 > Zomorroak, landareak eta zuhaitzak zu baino askoz lehenagotik daude hemen; bizi eta utzi bizitzen.
3 > Aurrekoarekin loturik, izan gogoan ez dela naturaren lana zarama bota eta birziklatzea; oraingoz ez dakienez egiten, egin ezazu zeuk.
4 > Utz ezazu beti denbora-tartetxoa inprobisaziorako, batzuetan ongi baitator dena ordutegi zehatzez planifikaturik ez izatea.
5 > Jarrera, gogamen irekia eta giro ona. Ez du inoiz hutsik egiten!
Eta orain bai, ONGI ETORRIA zara gure mendietara!